Uztailarekin batera San Ferminei begira Ataun Irratia

Ataun Irratiaren sei urteko ibilbidean lehenengo aldiz zuzenean eskainiko dira San Ferminetako entzierroak.

Bizi San Fermin saioa

2019ko San Ferminetan ez da aspertzeko tarterik izango Ataun Irratian. Jagoba Apalategi eta Izar Sukia aurkezleek, Bizi San Fermin izeneko saioa eskainiko dute uztailaren 7tik 13ra bitartean. Eguneroko entzierroak zuzen-zuzenean igorriko dituzte xehetasunik galdu gabe goizeko zazpietan hasi eta bederatziak bitartean. Jaietako gertakari eta kontakizun ezberdinak ekarriko dituzte egunero eta hau guztia umore nahiz zirrara puntu batekin egingo dute. Erreportajeak, debateak eta beste hainbat kontu izango dira saioaren oinarri nagusiak.


Ataun Irratiaren historian lehenengoz entzuteko aukera izango da horrelako saio bat. ONdorio saioaren aurkezle den Jagoba Apalategi eta Kirol Time-eko Izar Sukia elkartuko dira magazine honetan. Goizeroko saltsa piztea izango da beraien helburu nagusia eta lortuko dutelakoan daude. Animatuko zara entzutera?


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #SanFermin #SanFerminak #Animaliak #Gizartea #Jaiak #Festak #Iruñea #Nafarroa #EuskalHerria #Espainia #JagobaApalategi #IzarSukia #ONdorio #KirolTime #BiziSanFermin #2019

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude