Uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dira Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioak EAEn

Hezkuntza sailak jakitera eman duenez Uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dira Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioak Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak jakitera eman duenez, erabaki dituzte jada Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioak EAEn noiz izango diren. Azterketa edo froga hauek Uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Selektibitatearen ezohiko proba berriz uztailera arte atzeratu dute eta 20, 21 eta 22an egingo da.


Koronabirusa dela eta ikasketen bapateko etetea ekarri du ikastetxeetan eta Eusko Jaurlaritzak ekain hasieran ekiteko egutegia jarri du martxan. Honen arabera, uztailaren 15ean argitaratuko dituzte lehen azterketei datozkien azterketak eta eta ezohiko deialdiarenak berriz uztailaren 29an.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #HezkuntzaSaila #Batxilergoa #Unibertsitatea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude