Vendetta taldeak Hatortxu Rock jaialdian emango dio bere ibilbideari amaiera



Abenduaren 28an esango du agur betirako Vendetta talde nafarrak. Atarrabian izango da emanaldia eta sarrerak salgai daude jada, 13 euroan.

Badakigu Vendetta taldekoen azken urtea dela hau eta beraien ibilbidearen amaiera Atarrabian izango da. Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileek eta Vendettta taldekoek presntsaurreko bat eman dute gaur Iruñean, bertan jakinarazi duten moduan abenduaren 28an izango da emanaldi hau.

Urte honetan Hatortxu Rock jaialdiaren 22.edizioa izango da eta beti bezala talderik entzunenak izango dira bertan. Sarrerei begira salgai daude jada, lehenengo 300ek 13 euroko prezioa izango dute, eta hauek saltzen direnean17 euroan egongo dira.

#Iruñea #Vendetta #Hatortxurock #Kontzertua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude