VI. Jentilbaratza ipuin lehiaketa martxan da jada eta goierritarrek ere badute parte hartzeko aukera

Beste urte batez ere martxan jarri du Jentilbaratza kultur elkarteak urteroko goiherritarren ipuin lehiaketa eta irabazlea izan zaitezke.

Jentilbaratza kultur elkarteak, haur eta gazteen irudimena martxan jarri nahi du beste urte batez ere eta horretarako, VI. jentilen baratza ipuin lehiaketa martxan da jada. Parte hartu ahal izateko baldintzen berri eman dute elkartetik eta kontuan izan ditzazun, jarraian dituzu zerrendatuta:

  • DBH1 eta DBH2 mailetan dauden ikasle goierritarrek parte hartu ahal izango dute.

  • Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.

  • Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

  • Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.

  • Ipuinak Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.

Behin baldintza guzti hauek beteta, aurtengo gaia ere eman dute: Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo), Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu beharko dira ipuinean.


Ipuinak bidali ahal izateko azken eguna abenduaren 4a izango da eta jentilbaratzake@gmail.com helbide elektronikora bideratu beharko dira. Kontuan izan behar da ere mezu bakar batean helebide elektroniko horretara, bi dokumentu bidalibeharko direla:

  • Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.

  • Ipuinaren izenburua, goitizena, izen - abizenak, maila, adina eta e-mail helbidea idatzita.

Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira eta nahitaezkoa izango da artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.


Urtero bezala zenbait sari izango dira eta kultur elkarteak egingo du epaimahaiaren aukeraketa, erabakia jendaurrean jarriko delarik, erantzunezina izango da.

  • 1. saria: 80 €

  • 2. saria: 60 €

  • 3. saria: 40 €

Beste urte batez haur eta gazteen irudimenetik ateratako ipuin eder horien zain dira Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideak eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero www.jentilenetorrera.com webgunean izano da eskuragarri.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude