VI. Jentilbaratza marrazki lehiaketa martxan da jada eta parte har dezakezu

Jentilbaratza kultur elkarteak martxan jarri du 2020 honetan ere VI. jentilen baratza marrazki lehiaketa eta ataundarrak ere parte hartzeko aukeran dira.

Jentilbaratza kultur elkarteak, haur eta gazteen irudimena martxan jarri nahi du beste urte batez ere eta horretarako, VI. jentilen baratza marrazki lehiaketa martxan da jada. Parte hartu ahal izateko baldintzen berri eman dute elkartetik eta kontuan izan ditzazun, jarraian dituzu zerrendatuta:

  • LH1 - LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute.

  • DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.

  • Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da.

  • Norberak eraman beharko du behar duen materiala.

  • Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak.

  • Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du.

  • Euskal mitologiaren inguruko marrazkiak izan beharko dira. Ataungo txokoen ingurukoak, pertsonai ezberdinak... (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai...)

Behin baldintza guzti hauek beteta, kontuan izan beharko da hiru egun soilik jarri direla aukeran marrazkiak egin eta entregatu ahal izateko:

  • Azaroak19, osteguna: LH1 eta 2 - 16:00etan

  • Azaroak 20, ostirala: LH3 eta 4 - 16:00etan

  • Azaroak 20, ostirala: LH5 eta 6 - 17:15etan

Marrazki guztiak, aurrez zehaztutako egun eta orduetan, Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean burutuko dira.


Urtero bezala zenbait sari izango dira eta kultur elkarteak egingo du epaimahaiaren aukeraketa, erabakia jendaurrean jarriko delarik, erantzunezina izango da.

  • LH 1 eta 2: 1.saria 30€, 2.saria 20€ eta 3.saria 10€

  • LH 3 eta 4: 1.saria 40€, 2.saria 30€ eta 3.saria 20€

  • LH 5 eta 6: 1.saria 50€, 2.saria 35€ eta 3.saria 25€

Beste urte batez haur eta gazteen irudimenetik ateratako marrazki eder horien zain dira Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideak eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero www.jentilenetorrera.com webgunean izano da eskuragarri.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude