• anemu95

Viggo Mortensenek jaso du aurtengo Donostia Saria

Bart arratsaldean Kursaalen izandako ekitaldian saria jaso eta bere film berria aurkeztu zuen.

68.edizioak banatu du aurtengo Donostia Sari bakarra. Atzo Kursaalen egindako ekitaldian Viggo Mortensen aktore estatubatuarrak jaso zuen. Saria jaso duten aktoreen zerrenda ikusgarriak sartzeak asko pozten duela adierazi du. Aktore modura ibilbide luzekoa da, bere lanik ezagunetarikoak “El Señor de los Anillos”, “Alatriste” edota “Green Book”, besteak beste. Donostiako Zinemaldira gerturatu den hirugarren aldia da, aurreko bietan “Eastern Promises” eta “Jauja” filmak aurkezteko lanetan etorri zen.


“Arratsalde on eta mila esker etorri zareten guztioi. Zoriondu nahi zaituztet bizirik jarraitzeko duzuen ikaragarrizko zorteagatik, eta zinemarekiko azaltzen duzuen maitasunarengatik”, adierazi zuen aktoreak euskeraz eskertzak ematerako diskurtsoa hastean. Agustín Díaz Llanes zinemagilearen eskutik jaso zuen saria eta Asier Illarramendiren eskutik Errealeko eta San Lorenzoko kamiseta bana jaso zituen, biak “Viggo” izenarekin.


Omenaldia jasotzeaz gain, bere azken lana aurkeztera etorri da Donostiara, “Falling”. Lehenengo aldia da zuzendari paperean jartzen dena. Filma zuzentzeaz gain, gidoilari, musika konpositore eta aktore lanetan ere ibili da Mortensen. Protagonistaren papera interpretatuz, aita eta seme baten arteko harreman zail bat kontatzen du. Aita kontserbadorea dena eta semea, berriz, homosexuala.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude