Xabier Antza izan da IX.mondeju beltzen lehiaketako irabazle



Xabier Antzak lortu du garaipena Ataungo Mondeju Beltzen IX. lehiaketan.

Bigarren postua Mikel Moreak jaso du eta hirugarren saritua Iban Sukia izan da. Antolatzaileek Ataungo Mondeju Beltzaren lagunartea osatu dutela adierazi dute: horren harira, Joxe Ramon Erauskini oroigarria eman diote.

Mondeju Beltzen lehiaketaz gain, San Martin jaietako azken egunean ataundarrek hamaika ekintza antolatu dituzte: herri azokan hainbat produktu egon dira salgai, eta kantu poteoak herriko kaleak alaitu ditu. Horretaz gain, IV. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dute.

Ataungo San Martin auzoan bildu direnek giro ederrean eman diete amaiera festei; gainera, mondeju beltz apartak dastatzeko aukera izan dute.

IX. Mondeju Beltzen lehiaketako sarituak:

1- Xabier Antza

2- Mikel Morea

3- Iban Sukia

IV. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketako sarituak

Ipuin lehiaketako garaileak DBH mailan:

1- June Aiestaran

2- Uxue Llorente

3- Leire Barandiaran

Ipuin lehiaketako garaileak LH mailan:

1- Pol Elgarresta

2- Haitz Urrestarazu

3- Intza Amundarain

Marrazki lehiaketako garaileak LH 5-6 mailan:

1- Aetz San Sebastian

2- Intza Amundarain

3- Haitz Urrestarazu

Marrazki lehiaketako garaileak LH 3-4 mailan:

1- Aiora Jauregi

2- Beñat Bikuña

3- Lia Goena

Marrazki lehiaketako garaileak LH 1-2 mailan:

1- Unax Santana

2- Garazi Jauregi

3- Enara Aizpurua

#Ataun #Jentilbaratzaelkartea #XabierAntza #MikelMorea #IbanSukia #SanMartin #Jaiak #Ataungoudala #JuneAiestaran #UxueLlorente #LeireBarandiaran #PolElgarresta #HaitzUrrestarazu #IntzaAmundarain #AetzSanSebastian #AioraJauregi #BeñatBikuña #LiaGoena #UnaxSantana #GaraziJauregi #EnaraAizpurua #Marrazkilehiaketa #Ipuinlehiaketa #Mondejubeltzenlehiaketa #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude