Xabier Barandiaran Ataungo alkategai aurkeztu du gaur EAJ-PNVk



“ATAUN BIZIBERRITU ETA INDARTZEA DA GURE KONPROMISOA; HERRITARRON ARTEKO ELKARLANA BULTZATUKO DUGU HORRETARAKO”

Herriko Batzokian egindako ekitaldian, Xabier Barandiaranen hautagaitza aurkeztu du Ataungo EAJ-PNVk Barandiaranek Ataunen alde lana “gogotik” egingo duela hitza eman du; Joseba Egibar, Markel Olano eta beste hainbat alderdikideren babesa jaso du.

Herriko Batzokian ekitaldi politikoa egin du gaur arratsaldean Ataungo EAJ-PNVk Udal Hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu asmoz. Bertan izan diren hainbat alderdikideren aurrean, Xabier Barandiaran alkategaiak “bi konpromiso nagusi” hartu ditu ataundarrekin: Ataun “biziberritu eta indartzeko” lana “gogotik” egitea, batetik, eta helburu hori lortzeko “lankidetza bultzatzea”, bestetik, ataundarren arteko “elkarbizitza” sendotzeko formula gisa. Ahalegin horretarako GBBko lehendakari Joseba Egibarren eta Markel Olano diputatu nagusiaren babesa jaso du gaurkoan.


Barandiaranek bere hautagaitzaren bi oinarriak xehetu nahi izan ditu bere aurkezpean. “Ataunek aldaketa bat behar du”, adierazi du, “herriko bizitzan, azpiegitura eta zerbitzuetan, eta udalgintzan”. Hori dela eta Ataun “biziberritu, indartu, modernizatu eta etorkizunerako prest” jartzeko proposamenak dagoeneko mamitzen ari dela aurreratu du.

#Albistea #XabierBarandiaran #Ataun #EAJ #PNV #JosebaEgibar #MarkelOlano #BittorOroz #Ataungoudala #Udalhauteskundeak #GBB #Gipuzkoa #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude