Xabier Barandiaran EAJko Ataungo udalerako hautagaiaren elkarrizketa


Gaur arratsaldeko Ataun Irratiaren albistegi berezian EAJren Xabier Barandiaran Irastorza udal hauteskundeetako hautagaia elkarrizketatuko dugu.


Udal, foru eta europako hauteskundeak bozkatzeko eguna iritsi da eta Euskal Herritarrak ere zeregin horretan dabiltza goiz-goizetik hasita. Ataun Irratian albistegi berezia eskainiko dugu arratsaldeko lauretatik iluntzeko zortzietara eta bertan izango da Ataungo udalerako EAJ alderdiaren Xabier Barandiaran hautagaia.

Goierriko herri guztietako hautagai eta alderdiei begirada egiteaz gain, azken minutuetan jasotako albiste nahiz informazioa eskainiko dute Ioar Aizpurua eta Jagoba Apalategik 20:00ak bitartean. Egin jarraipen berezia gure webguneko hauteskundeen orrialde berezian.

#Albistea #Ataun #Ataungoudala #2019 #EAJ #PNV #XabierBarandiaran #Gipuzkoa #EuskalHerria #Goierri #Udalhauteskundeak #Hauteskundeak #Politika #Ataunirratia #Irratia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude