Xabier Barandiaran EAJren hautagaitza Ataunen



Xabier Barandiaran aurkeztuko du Ataungo EAJ-PNVk alkatetzarako hautagai.

1991.urtea izan zen azkenekoz EAJk hautagaitza aurkeztu zuela Ataunen eta oraingo honetan gogotsu etorri dira. Barandiaranen hitzetan "ilusioz eta arduraz" hartu du. Hainbat urtez geldirik egon ondoren bueltan etorri da Eusko Alderdi Jeltzalea Ataunen.

Xabier Barandiaran soziologo eta irakaslea aurkeztu du maiatzeko herriko alkatetzarako. "Lanean buru-belarri" hasteko asmoa erakutsi du Barandiaranek, "Atauni beharrezkoa duen bultzada" eman nahi dio eta hau dena "herria sendotzeko" helburu hartuta.

#Ataun #Ataungoudala #EAJ #PNV #XabierBarandiaran #Albistea #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude