• Leire Perlines Apalategi

Xabier Crehuet musikari ordiziarra izango da bihar gure estudioan

Xabier Crehuet bakarlari ordiziarra izango dugu bihar estudioan bere ibilbideaz hitz egiteko.

Ez da gutxi ezagutzen delako, baizik eta gutxi ezagutarazi dugulako horrelako trebezia duen artista gaztea. Oso txikitatik izan du musika gustoko Xabier Crehuet kantautore ordiziarrak. Trebatzen eman duen ibilbide luze eta zabalean, zenbait erreferente izan ditu berak, baita oraindik ere noski. John Lennon bezalako artistak esaterako, txiki-txikia zenetik mirestu izan ditu eta hauen ibilbideak, garrantzia handia lortu du artistaren egunerokotasunean.


Bihar, uztailak 23, osteguna Ataun Irratiko estudioetara gerturatuko zaigu Crehuet eta bere ibilbidea gertuagotik ezagutzen saiatuko gara. Ordiziarrak orain arte kaleratu dituen lanei erreparatu eta baita hemendik aurrera dituen asmoak zeintzuk diren ezagutu ere. 11:30etan Ataun Irratia piztu eta Nahikoberorekin bat egiten baldin baduzu, Ioar Aizpuruak eta Leire Perlinesek eginiko galdera interesgarrien erantzunak ezagutuko dituzu.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Musikariak #Artistak #Kantautoreak #EuskalMusikariak #EuskalMusika #XabierCrehuet #Ordizia #JohnLennon #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #IoarAizpurua #LeirePerlines #Elkarrizketa

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020