Zabaldu dira hauteslekuak EAEko udalerrietan

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan zabalik dira jada hauteslekuak.

Ezohiko hauteskundeak izango dira EAEn 2020ko uztailaren 12 honetan. Covid-19ak ekarritako pandemiaren ondorioz zenbait neurri hartu behar izan dira udalerri guztietan eta gehienbat Ordizian (Gipuzkoa). 09:00etatik 20:00etara bitartean 1,8 milioi herritarrek dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban botoa emateko aukera Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.


Azken egunetan emandako oharren arabera, neurri zorrotzak hartuko dira hauteslekuetan koronabirusaren pandemia dela eta. Hauteslku hauek igandea baino lehen garbitu eta desinfektatu egin dira, gaur ere zenbaitetan egingo dira lan hauek eta bihar ere burutuko dituzte eginkizun hauek.


Hautesleei dagokienez derrigorrezkoa izango da hauteslekura urbiltzean maskara janztea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea mahaira gerturatu baino lehen. Lurrean edo inguruetan ezarritako seinaleak zuzen jarraitzea derrigorrezkoa izango da sartu irteeretarako eta baita gainerako pertsonen segurtasun distantzia ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Hauteskundeak #EuskoLegebiltzarrerakoHauteskundeak #EuskoLegebiltzarra #Hauteslekuak #Hautesmahaiak #Euskadi #EAE #EuskoJaurlaritza #Gizartea #Politika #Herritarrak #Ordizia #Koronabirusa #COVID19 #SegurtasunSaila

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude