Zabalik da Ataungo haurreskolako izen ematea

Ataungo haurreskola prest da ikasturte berrirako eta bideo bat kaleratu dute.

Ekainaren 1ean zabalduko dute 2020-2021 ikasturterako izena emateko epea Ataungo Haurreskolako hezitzaileek. Astearen hasiera honetan, eskaintzen dituzten zerbitzuekiko dibeo bat kaleratu dute eta ikusgai jarri dizuegu gure webgunean.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Haureskola #AtaungoHaurreskola #Haurrak #Goierri #Gipuzkoa #Euskadi #EuskalHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude