Zabalik izango da gaurtik aurrera Ataungo udal-liburutegia bere ohiko ordutegian

Ataungo Udalak ohar batean jakitera eman duenez gaurtik aurrera (irailak 7) zabalik izango da udal-liburutegia.

Udalaren iturriek jakitera eman dutenez, gaur, irailak 7, zabalduko dute Ataungo udal-liburutegia bere ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera bitartean 17:00etatik 19:00etara egongo da beraz zabalik. Gauzak horrela, kontuan hartu behar dugu oraindik koronabirusaren pandemiak gurean jarraitzen duela eta udalaren neurriek bere horretan jarraitzen dutela indarrean:


  • Liburutegian sartu aurrertik, derrigorrezkoa izango da eskuak sarrerako gel hidroalkoholikoarekin garbitzea.

  • 6 urtetik gorako guztiek, maskara jantzita izan beharko dute.

  • Liburutegiaren barrura, gehienez ere bi pertsona sartu ahal izango dira.

  • Haurrek, pertsona heldu batekin joan beharko dute bertara.

  • Liburutegiaren erabilera, liburuak hartu eta itzultzeko soilik egongo da irekita. Ez da baimenduta egongo irakurtzera edota eskolako lanak egiteko. Ezta KZ Gunea erabiltzea ere.

  • Bertako komunak, ezin izango dira erabili.

  • Sarrera-irteerak erraztu ahal izateko, udalak aurrez eskaerak egitea eskatzen du 943180478 telefono zenbakira deituz edo iburutegia@ataun.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

  • Lurrean markatutako marran itxaron beharko da, arduradunaren mahatik distantzia bermatu ahal izateko.

Neurri hauen gain, udalak zehaztu duenez, itzultzen diren liburu guztiek 15 eguneko berrogeialdia igarako dute eta desinfektatu egingo dira apalean berriro ere erabilgarri jarri aurretik.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #UdalLiburutegia #Liburutegia #Koronabirusa #Prebentzioa #Neurriak #Gizartea #Herritarrak #Berrogeialdia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude