Zabor bilketa egitea proposatu du herrian Otsotarrak elkarteak

Ataungo Otsotarrak elkarteak COVID-19aren ondorengo honetan zabor bilketa egitea proposatu die herritarrei.

COVID-19ak ekarritako pandemiaren ondoren, etxean egon behar izan gara zenbait egunez jarraian. Baina Otsotarrak elkarteak, galdera bat luzatu die herritarrei; berriro kanpora ateratzen hasi garen honetan, gure inguruan zer gertatu ote da zaborrarekin?


Horregatik antolatu dute zabor bilketa. Gure inguruneko hondakinak bildu behar ditugula diote, gure ingurua behar bezala zaintzeko. Ekainaren 5etik 14ra bitartean egingo da ekimen hau noberak bere kasa edo alarma egoeran onartzen diren gainerako pertsonen baldintzekin. Biltzen den zaborraren argazkiak, Otsotarrak elkarteari bideratzeko eskaria ere bultzatu dute ondorengo komunikaide hauetako bat erabiliz:


Elkarteak, ondorengo mezua azpimarratu nahi izan du: <<Ikus dezagun nolako ingurunea sortzen ari garen! Animatu eta parte hartu! Denon artean eraiki ditzagun BIDE ZAHARRETAN, GARAI BERRIAK!>>


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Otsotarrak #Zaborra #ZaborBilketa #Hondakinak #Ingurunea #Koronabirusa #COVI19 #Whatsapp #Twitter #SareSozialak #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020