Zaintza-sarea jarri da martxan Ataunen datozen egunetarako

Ataungo Udalak eta Torto Gazte Asanbladak elkarlanean "Zaintza-sarea" jarri dute martxan.

Ataungo Udalak zabaldu duen azken komunikazioan, "Zaintza-sarea" martxan jarriko duela eman du jakitera. Udala eta Torto Ataungo Gazte Asanblada elkarlanean jarri dira bizi dugun egoera larrialdi-egoera aurrera eraman ahal izateko. Helburua herritarrei laguntza eskaintzea da janaria eta botikak eskuratzeko. Laguntza eskaera edo eskaintza egin ahal izateko komunikazioa@ataun.eus helbide elektronikora bidali behar da mezu bat edo bestela whatsapp mezu bat 616 758 758 zenbakira.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #TortoAtaungoGazteAsanblada

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude