Zaldi Urdinaren Ataungo antzerkiko sarrerak salgai dira

Urtarrilaren 26an Zaldi Urdina antzezlana eskainiko dute Ataungo Herri Antzokian eta sarrerak salgai dira jada.

Hilabeteko azken igandeak, ekitaldi ezin hobea dakar Ataungo Herri Antzorika. Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin.


Baina zer kontatuko du antzerkiak? Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.


Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.


Zaldi Urdina antzerkirako sarrerak, eskuragarri dira jada ataungo ohiko lekuetan: Sutegin, Bittorren, Troskaetan, Martintxon eta Errotaundin, 10€ren truke. Ataungo Udalak antolatu duen emanaldia, arratsaldeko 7etan izango da.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Kultura #Antzerkia #ZaldiUrdina #Sutegi #Bittor #Troskaeta #Martintxo #Errotaundi #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri #SanMartin

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude