Zer dago baimenduta deseskalatzearen egungo 0 fasean?

Jada martxan da koronabirusa dela eta aktibatu den deseskalatzearen 0 fasea estatu osoan Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez.

Joan den igandean hasi da Espainiar estatu osoan koronabirusa dela deseskalatze prozesuaren lehen fasea. 0 fase bezala izendatu duten honetan, paseatzera irteteko baimena dute adingabeek apirilaren 26tik esan moduan. Irteera hauek orain arte bezala, guraso batekin izaten jarraituko dute eta beti ere bakoitzaren Nortasun Agiri Nazionala alboan izanik. Guraso bakoitzaren zaintzapean gehienez hiru haur egongo dira.

Maiatzaren 2an bestetik, helduei ere kaleko irteera baimenduko zaie paseatu edo kirola egin ahal izateko. Establezimendu txikiak zabaltzen hasiko dira, betiere aurretiazko hitzordurik zehaztuta baldin badago. Azken kasu honetan, taberna edota jatetxeek etxera eramateko zerbitzua jartzeko aukera izango dutela gaineratu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.

Kirolari profesionalek edo federatuek, bakarkako kirola egiteko aukera ere izango dutela zehaztu da. Lehen fase honetan hainbat baldintzekin irekitzea baimentzen duten lokal publikoak zeintzuk izango diren ere zehaztuko dutela jakinarazi dute datozen egunetan.

1 fasea berriz, maiatzaren 11tik aurrera aktibatzea aurreikusten da, nahiz eta datak aldatzeko aukera ere egon litekeela zehaztu dute.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #PedroSanchez #Deseskalatzea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude