• Leire Perlines Apalategi

Zer egin dezakegu udan Aralarren?

Udan Aralarko txokoak ezagutzeko aukera paregabea Plazaola Partzuergo turistikoa, Sakana Garapaen Agentzia eta Aralar elkartearen eskutik.

Aralarko baso eta begiratokiak, Haritz zaharrak, Aralarko Trikuharri eta paisaiak, Iribasko Iturburua eta Oderizko Trikuharriak dira burutuko diren bisita gidatuak, 6 asteburuetan (10 bisita uztaila eta abuztu-

aren artean), guztiak Aralar mendizerra inguruan eskainiak. Ibilbide guztiak MIRUA eta Actividades de Naturaleza-k gidatuko ditu.


Lehenengoa bihar Larunbata, Uztailak 25 izango da, eta hau Aralarko baso eta begiratokien ibilaldi gidatua da.

Izen emateak info@mirua.com edo 608560369 telefonora deituta egiten dira.


Izarren Behaketa Santiago Itxasperrin, Egiarretan, Arakil-en izango da abuztuaren 22an gaueko 21:30etan.

Izena emateko info@observarelcielo.com helbidera idatzita edo 647840231 telefonora deituta egiten dira.




Kableen erakustaldia abuztuaren 9an izango da, Gaintza-Araitz-en. Erakustaldi honek euskarazko (11:00) eta gaztelerako (17:00) taldeak eskaintzen ditu bisita burutzeko.

Kableen erakustaldian izena emateko oit.lekunberri@navarra.es helbidera idatzi edo 948507204 telefonora deitzeko aukera dago.


Azkenik, Mendukiloko Altxorraren bila geratzen da. Bisita antzeztuak ere eskaintzen dituzte, eta bost egun ezberdinetan egiteko aukera esakintzen dute. Lehenengoa uztailaren 25ean izango da, baina soilik gazteleraz.

Izena emateko mendukilo@mendukilo.com helbidera idatzi edota 948396095 / 608623604 telefonoetara deitu.


Astronomo Ibiltariaren bila, San Miguel santutegiaren inguruan egingo denerako, ez da izenik eman behar. Astronomo ibiltaria zein egunetan izango den egun batzuk lehenago jakinaraziko da sare sozialetan.


Covid 19-a dela eta, antolatzaileak beharrezko segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuko dituzte.

Zaindu zaitez eta zaindu ingurukoak!


#ingurumena #gizartea #natura #aralar #sakana #EuskalHerria #Nafarroa #turismoa #Ataun #Irratia #AtaunIrratia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude