Zer egin dezaket deseskalatzearen 1.fasean?

Larunbat honetan eman ditu jakitera Arantxa Tapiak deseskalatzearen lehen faseak izango dituen neurriak.

Garapen Ekonomikoko Sailburu Arantxa Tapiak atzo bertan zehaztu zituen deseskalatze prozesuko lehen faseko EAEko neurriak. Denak ere, osasun publikoa bermatuz normaltasunera mailaka itzultzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen trantsizio sanitario, sozial eta ekonomikorako Bizi Berri Planaren baitan hartu dituztela adierazu du Tapiak.


Jaurlaritzak, maiatzaren 11tik 24ra bitartean Euskadin pandemiak izango duen bilakaera positiboa mantentzearen zain dauden neurri nagusiak azaldu dituzte:


PERTSONAK – Urruntze soziala (2 metro) eta higiene pertsonaleko neurriak. – Gune itxietan gehienez ere 10 pertsonako taldeak biltzeko aukera. – Gune itxietan maskara erabiltzea.


MUGIKORTASUNA – Norberaren udalerriaren barruan eta, salbuespen gisa, lurralde historikoaren barruan mugitzeko aukera. – Lurralde arteko mugikortasuna: ohiko zirkulazioko udalerri mugakideen artean eta jarduera sozioekonomiko arruntak egiteko.


ADMINISTRAZIO PUBLIKOA Langile publikoen aurrez aurreko lanerako itzulera modu ordenatuan eta mailakatuan izango da, hiru kolektiboena izan ezik: talde bereziki sentikorrak, 14 urtetik beherakoak edo mendeko adinekoak beren kargura dituzten pertsonak eta telelan-programari atxikitako langileak.


HEZKUNTZA Maiatzaren 18tik aurrera, aurrez-aurreko jarduerara bueltatuko dira batxilergoko bigarren mailako ikasleak eta Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailetakoak. Itzulera oinarrizko eta erdi-mailako Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago.


UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA Ikertzaileak unibertsitateetara eta bikaintasunzentroetara itzultzea posible izango da ikerketa esperimentalean jarduteko.


INDUSTRIA ETA ERAIKUNTZA – Industrian ezinbestekoa den jarduera presentziala pixkanaka berreskuratzea, telelanarekin bateragarri eginez. – Etxebizitzetan birgaitze-obrei berriz ekiteko aukera. – Segurtasun- eta osasun-protokoloen jarraipen zorrotza.


MERKATARITZA – Saltoki txikiak irekitzeko aukera izango dute (400 m2) edukiera mugatuekin eta saltzaileen eta bezeroen arteko segurtasun-tarteekin. Merkataritza-gune handiak ez dira irekiko2. fasera arte.


GARRAIO PUBLIKOA – Maiztasunak % 100ean igoko dira. – Edukiera, gutxi gorabehera,% 60 izango da; puntako orduetan malgutu egingo da, bereziki edukiera handiko trenbideetan. – Maskara nahitaez erabiltzea. – Geltoki itxietan tenperatura ausaz hartzea.


OSTALARITZA ETA JATETXEAK Irekiera murrizketekin izango da: terrazazerbitzua bakarrik ohiko mahaien% 50ekin, mahaien eta bezero-taldeen arteko gutxieneko distantzia bi metrokoa izango da, eta gehienez hamar lagunekoa. Janaria establezimenduan jasotzeko edota bizilekura eramateko aukera (eskaera egin ondoren).


KULTURA, KIROLA ETA AISIA Jarduera fisikoa eta kirola bakarrik, segurtasun-baldintzetan.


TURISMOA Hotelak ireki ahal izango dira lurraldearen barruan erabiltzeko, baina eremu komunik erabili gabe eta jatetxeetan murrizketak ezarrita. Bigarren egoitzetarako joan-etorriak bigarren fasera atzeratuko dira.


JUSTIZIA Maiatzaren 12tik aurrera: lanera itzuliko da langileen % 30 eta % 40a goizeko ordutegian. Justizia Administrazioko Zerbitzu Publikoak, krisiaren unerik gorenetan, funtzionarioak izan ditu epaitegi guztietan. Guardia osokoetan eta Erregistro Zibiletan eta Dekanatoetan errefortzuak dituztenetan.


SEGURTASUNA Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bere jarduera teoriko, praktiko eta ebaluatzaileei berrekingo die, prestakuntzari zein instrukzioari dagokienez, Ertzaintzak eta larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuek Euskadiko segurtasun publikoa zaintzen jarraituko dutela bermatzeko.


Bestalde, Nekane Murga sailburuak iragarri du, Osasun Sailak eta Osakidetzak hasitako ohiko asistentzia-jardueraren errekuperazio-prozesuaren testuinguruan, astelehenetik aurrera, COVID ez diren eremuetan ospitaleratutako pazienteak pertsona baten bisita jasotzen hasi ahal izango direla. Hala ere, ez da gauza orokorra izango. Bisita jasotzeko aukera banaka baloratuko da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Deseskalatzea #ArantxaTapia #Ekonomia #Gizartea #NekaneMurga #Pertsonak #Mugikortasuna #AdministrazioPublikoa #Hezkuntza #Unibertsitateak #Ikastetxeak #Eskolak #Ikastolak #Industria #Eraikuntza #Merkataritza #Garraioa #Ostalaritza #Jatetxeak #Tabernak #Kultura #Kirola #Aisia #Turismoa #Justizia #Segurtasuna #SegurtasunSaila

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude