Zetak proiektuaren "Errepidean" lanak geroz eta arrakasta gehiago
Zetak proiektu berriaren lehen bideoklipa eta kantua ikusi gabe baldin bazaude oraindik, hemen duzu aukera.
Vendetta taldeari agurra eman ostean proiektu berri honi itxura emateko prestaketetan hasi zen Pello Reparaz. Denbora gutxiren esperoan, lehen lana kalean du jada "Errepidean´" izenarekin Zetak taldeak. Vendettaren bideak zerikusirik ez zuen pop elektronikoan murgildu dira konposizio garaian eta ibilbidean zehar horrela jarraituko dutela aurreratu du Reparazek. Lehen diskoaren kaleratze datarik ez den arren, Durangoko azokarako aurkeztu nahiko luke Pellok.
#Musika #Arrakastak #Bideoklip #2019 #Ataunirratia #Irratia #PelloReparaz #Vendetta #Zetak #EuskalHerria #Durango #Durangokoazoka #Popelektronikoa