Zetak taldearen "Errepidean" kantua aste honetako Top ATI zerrendan lehena

Pello Reparazek sorturiko Zetak proiektu berriaren "Errepidean" kantua geratu da aste honetan Top ATI zerrendaren lehenengo postuan.

Zetak

Ekainaren 10ean iritsi zitzaigun esku artera Zetak proiektu berriaren "Errepidean izeneko kantua. Berehalako apustua egin genuen Ataun Irratian eta eguneroko kantuen artean sartzeko zalantzarik ez genuen izan. Top ATI saioko entzuleek duela lau aste egin zuten zerrendan proposamen bezala sartzeko eskaria eta Ioar Aizpurua aurkezleak horrela egin zuen.


"Ez du denbora asko behar izan kantu honek zerrendan gora egin ahal izateko eta merezia du gainera" esan digu Ioarrek, 7 egunetan zerrendaren erdialdera iristea lortu baitu eta hau oso gutxitan gertatzen da. Uztailaren azkenean, 3 postu egin ditu gora aurreko astetik eta zerrendaren lidergoa hartzea lortu du. Top ATI saioak gaurko honetan agurtu du denboraldia, udako oporrak hartuko ditu eta irailean zerrenda eguneratuarekin etorriko da.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #TopATI #IoarAizpurua #Zetak #PelloReparaz #EH #EuskalHerria #Euskalmusika #Musika #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude