Zulo bat agertu da Donostiako Zubieta kalean, metroaren obren eremuan

Donostiako Zubieta kalea itxi behar izan dute gaur goizean, Londres hoteletik gertu, zulo bat agertu delako metroaren obren eremuan.

Donostiako Zubieta kalean zulo bat aurkitu dute gaur goizean galtzadaren erdian, Londres hoteletik gertu, eta bidea itxi behar izan dute, Irutxuloko Hitzak jakitera eman duenez. Udaleko eta Eusko Trenbide Sareko (ETS) teknikariak bertaratu dira egoera aztertzeko.


Kale horretan bertan luizi bat gertatu zen ekainean, inguru horretan metroan egiten ari diren obren ondorioz. Ordutik, obra geldirik dago tarte horretan, eta berriro lizitatuko da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, "% 70era arteko" gainkostua izango du, baina beste txosten batek % 100ean finkatzen du, 50 milioi euro gehiago.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude