Zuriñe Hidalgorekin ibili gara solasean asteburu honetan



Euskal Herrian horren ezaguna den pertsonaiarekin egon gara joan den asteburu.

Zuriñe Hidalgo, musikari, abeslari, irakasle eta telebistako aurkezlea izan dugu Nahikoa da saioan. Ioar Aizpuruak elkarrizketa dotorea egin dio eta ez genekizkien hainbat kontu ikasi ditugu berarekin. Hesian musika taldeko abeslaria den honetan, taldearekin oso gustora agertu da eta Euska Herriari egurra ematen jarraituko dutela jakinarazi du. Txikian zen garaiko bere histori batzuk ere entzun ahal izan ditugu bere ahotik.


Elkarrizketa entzungai dago Nahibezala ataleko audioen gunean. Irailaren 22 eta 23an, lehiaketa bat egingo dugu, Zuriñek utziko digun sari eder bat eman ahal izateko. Mila esker Zuriñe!

#ZuriñeHidalgo #Hesian #Elkarrizketa #Ataunirratia #Nahibezala #Nahikoada #Lehiaketa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude