Politika honen helburua, ATI taldearen zerbitzuetara sartzen diren edo zerbitzuok erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak taldeak biltzen, tratatzen eta babesten dituela ezagutaraztea da. Ataun Irratia taldea da ataunirratia.com webgunean zure datu pertsonalen tratamendurako arduraduna. Ataun Irratia da datu hauen jabegoa duena.
Zure datu pertsonalak erabiltzea beharrezkoa dugu webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaini ahal izateko. Erabiltzaile zaren aldetik, ezin izango zenuke datu horiek ez biltzeko eskaria egin. Cookien, formulategien edo zuk bidalitako datuen bidez jasotzen dugun informazioa beharrezkoa da guretzat webgunean zerbitzurik onena eskaintzeko.
webguneko erabiltzaile zaren aldetik, Ataun Irratiak zure datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan ez jasotzeko edota horiekin egiten den erabileraren inguruan zure iritzia emateko eskubidea duzu. Bestetik Ataun Irratiak jaso dituen zure datuetarako sarbidea. oker dauden datuak zuzentzea, datu pertsonalak ezabatzea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baldin baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzu.
Ataun Irratiak jaso dituen zure datu pertsonalak, webgunearen bisiten inguruko datuak edo formulario bidez bidali dizkiguzunak dira.
Datu pertsonalen tratamenduak duen funtzio nagusietako bat, Ataun Irratiaren zerbitzua ahalik eta modu egokienean ematea da eta betebehar legalak betetzea.
Kontrakorik esaten ez duzun bitartean, formularioen bitartez bidalitako informazioa erabiliko dugu zurekin harremanetan jarri ahal izateko eta honekin zuk eginiko eskariari ahalik eta modu egokienean erantzuteko. Bestetik, bisitarien datu orokorrak webgunean ahalik eta modu funtzionalenean berrantolatu ahal izateko, cookie-ak erabiltzen ditugu.
Baliteke zure datu pertsonalak Europar Batasunetik kanpora ateratzea, horiek biltzeko erabiltzen ditugun sistemen arabera (Google analitics eta Quantcast). Gerta litekeena da, herrialde batzuek Europar Batasunean datuei ematen zaien babesa ez ematea. Hala eta guztiz ere zure datuak babestu ahal izateko moduan burutuko dira datu transferentziak.
Ataun Irratiak zure datu pertsonalak nola kudeatzen dituen zalantzarik izanez gero, ataunirratia@gmail.com hrlbide elektronikora idatziz jarri zaitezke gurekin harremanetan.
1. Webgunearen titularra
WEBGUNEAN ZURE DATU PERTSONALAK JASOTZEN DITUEN ENTITATEA
Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikulua betez, ondorengo datuak ageri dira: webgunearen domeinuaren titularra Ataun Irratia taldea da, Webgunearen kontakturako telefono zenbakiak: Tel. 64405940 / posta elektronikoa:
2. Lege oharra
DATUAK BABESTE LEGE OHARREN OINARRI LEGALA
Webgune honen bidez, ez dira erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak jasotzen eurek jakin gabe, eta ezta ez dira hirugarrengoen esku uzten. Era berean, Ataun Irratiak Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Baserako Lege Organikoa betetzen du. Hala nola Abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretuan onartzen den Lege Organikoaren Araudiaren garapena eta gainontzeko indarrean dagoen legedia ere bai, eta erabiltzaileen erabilera eta trataera egokia ziurtatzearen alde dago. Horregatik, datu pertsonalak jasotzeko edozein formulariorekin batetara, erabiltzaileak ataunirratia@gmail.com-en eska dezakeen zerbitzu modura, erabiltzaileari bere datuen kasu bakoitzeko erabilera jakinaraziko dio, sorturiko fitxategia bere ardurapekoa dela informatuz, arduradunaren helbidea azalduz eta, badagokio, hirugarrenei bere datuen sarrera, aldaketa, ezeztapena edo oposizioa egiteko eskubideak bermatuz.
Hala nola, Ataun Irratiak Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.
Ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintze aldera, eta webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko asmoz, bisitaturiko orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzaileen jarduera eta hauen webgunerako joera aztertzen dira. Horretarako Google Analitics eta Quantcast zerbitzuak erabiltzen ditu ataunirratia.com webguneak.
3. Erabiltzaileak
WWW.ATAUNIRRATIA.COM WEBGUNEKO ERABILTZAILEAK
Ataunirratia.com atariak erabiltzaile egoera ezartzen die bertan nabigatzen dutenei, bertaratu orduko, hemen zehazten diren Erabilera Kondizio Orokorrak onartzen dituztelarik. Aipatutako kondizioak ezarpen independentekoak dira kontratazio kondizio orokorrekiko, derrigorrez betebeharrekoak ezarriz.
4. Datu pertsonalak
DATU PERTSONALAK
Datu pertsonalen inguruan hitz egiten dugunean, bakarka edo beste edozein daturekin batera bizirik dagoen pertsona bat identifikatzeko balio duten datuez ari gara. Honez gain, GDPR legearen barruan datu pertsonal gisa definitutako beste edozein daturi ere egiten dio erreferentzia terminologia horrek. Irakurtzen ari zaren Datu Pribatutasunerako Lege Ohar honek ataunirratia.com-ek bil ditzakeen zure datu guztien gainean du indarra, webgune honetako erabiltzaile zaren heinean, hala nola, Ataun Irratiak bildu, gorde edo transferitu ahal ditzakeen datu guzti horiek.
5. Webgunearen erabilera
WEBGUNEAN SARTZEA ETA HONEN ERABILERA
Ataunirratia.com webguneak informazio, zerbitzu, programa edota datu anitzetara sarrera ematen du Internetez, hauen jabetza Ataun Irratiak du. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunearen erabileraren ardura. Ardura hau beharrezkoa litzatekeen zerbitzu edo edukien sarbide erregistroetara hedatzen da. Erabiltzailea Ataun Irratiak bere webgunetik eskaintzen dituen zerbitzu eta datuen erabilera egokia egitera konprometitzen da. Ataun Irratiak pertsonen duintasuna urratzen, diskriminatzen, xenofoboak diren, arrazistak diren, pornografikoak diren, gaztetasun edo umetasunaren aurkakoak diren, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edota publikatzeko desegokiak diren mezu guztiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Inolako kasutan, Ataun Irratia ez da iritzia emateko tresna desberdinetan erabiltzaileek emandako iritzien arduradun egiten.
6. Datuak
ATAUN IRRATIAK JASOTZEN DITUEN DATUAK
Ataun Irratiak erabiltzaileen dokumentu honetan zehazten diren datuak jasotzen ditu:
Google Analitics eta Quantcast bidez, erabiltzaileak zein orrialde bisitatzen dituen, zein eremu geografikotik sartzen den webgunera, zenbat denbora ematen duen bertan, zein den bere nabigatzailea, zein bere nabigatzeko joera ( mugikorra, ordenagailua edo tableta ) erabiltzen duen edota zein hizkuntzatan nabigatzen duen jasotzen da.
Ataun Irratiarekin kontaktuan jartzeko formularioaren bidez, erabiltzailearen izen abizenak, tlf. zenbakia eta eposta jasotzen dira.
Ataun Irratiarekin harremana telefono bidez jarriz gero, erabiltzaile horren telefono zenbakia jasotzen du. Datuen babeserako materian aplikatzen den legezkotasun juridikoaren arabera, datu hauek oinarri juridiko baten arabera soilik bil daitezke. Ataun Irratiak arrazoi hauetan oinarritzen da datuak biltzeko:
Datu pertsonalen trataera eskatzen da Ataun Irratiak bere zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzeko, erabiltzaileak webgunean modu egokian nabigatu dezan edota erabiltzailea Ataun Irratiarekin harremanetan jar dadin bermatzeko.
Ataun Irratia interes legitimo batean oinarritzen da, bere webgunearen erabilera datuak jaso, eta zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaitzeko asmoz. Erabiltzaileek eskubidea dute horri uko egiteko, horretarako Cookieak ezgaituz, baina era horretan, litekeena da Ataun Irratiak ezin eskaini izatea webgune honen erabilera egokia.
DATU TRATAMENDUEN HELBURUAK
Zerbitzua ahalik eta egokien eskaini ahal izatea.
Ataun Irratiak bere webgunearen erabilgarritasuna bermatzea.
Bezeroari arreta egokia eskaini ahal izatea.
7. Datuen babesa
ERABILTZAILEEN DATUEN BABESA
Ataun Irratiak neurri tekniko eta antolaketari dagozkionak erabiltzen ditu erabiltzaileen datuak babestu ahal izateko.
8. Datuen gordeketa iraupena
DATUAK GORDETZEKO IRAUPENA
Datu hauek, erabilera datuak bereziki, beti gordeko ditu Ataun Irratiak Google Analitics eta Quantcast zerbitzuen bitartez. Kontaktu datuak, aldiz, erabiltzailearekiko harremanak iraun bitartean eta hauek ezabatzeko eskaera egin bitartean gordeko ditu. Behin harreman hau etendakoan, Ataun Irratiak erabiltzaile edo bezero horren datuak ezabatuko ditu.
9. Datuen partekatzea
DATUEN PARTEKAKETA
Ataun Irratiak Google Analitics, Quantcast eta webguneko orrialdeetan partekatzen ditu estatistika datuak. Era berean, litekeena da Ataun Irratiak autoritateen esku jarri behar izatea datu hauek, dagozkion autoritateak dagokion eskaera eginez gero. Hori, legea betetzeko helburuz egingo luke Ataun Irratiak, erabiltzaile hori bizi den herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera.
10. Jabetza intelektuala eta industriala
WWW.ATAUNIRRATIA.COM WEBGUNEKO JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Ataun Irratia bere kabuz edo zesio bidez, bere webguneko propietate intelektual eta industrial ororen eskubideen jabe da, baita bertako elementuena ere (iragarkiak, irudiak, audioak, bideoak, software edo testua; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, estruktura eta diseinua, materialen erabilera, beharrezko ordenagailu programak, sarrera eta erabilera, etab.) Ataun Irratiaren jabetza da.
Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Espainia lizentziako eskubideak erreserbatuta. Erabat debekatuak geratzen da helburu komertzialetarako web orri honetako edukien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, edozein oinarri edo medio teknikorekin, Ataun Irratiaren baimenik gabe. Erabiltzailea Ataun Irratiaren Jabetza Industrial eta Intelektuala errespetatzera konprometitzen da. Web orriko elementuak ikusi ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere disko gogorrean edo beste edozein euskarritan gorde ere, beti bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada. Erabiltzaileak ezingo du Ataun Irratiaren orrialdean instalaturik egon litekeen segurtasun edo babes sistema ekidin, ezabatu, aldatu edo manipulatu.
11. Bermeen bazterketa eta ardura
KALTEEN ARDURA
Ataun Irratia, ez da inondik inora jazo daitezkeen edozein eratako kalteen arduradun egiten. Ez iragartzerakoan ez edukien errore edo eduki faltetan, ez atariaren erabilgarritasun faltan ezta birus edo programa kaltegarrien transmisioan ere. Nahiz eta hauen aurkako neurri teknologiko guztiak hartu.
12. Trukaketak
WEBGUNEKO ALDAKETAK
Ataun Irratiak bere orrialdean nahi adina aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du, edozein eduki aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango duelarik baita bertatik eratorri daitezkeen zerbitzuak edota hauek ordezkaturik agertuko diren ere.
13. Loturak
WEBGUNETIK KANPOKO LOTURAK
Ataunirratia.com-ek lotura edo hiperestekarik balu beste Interneteko lekuetan, Ataun Irratiak ez luke inongo kontroli izango bertako toki edo edukietan. Ataun Irratiak inola ere ez du beste web orri batzuetako loturen edukien ardurarik hartuko, eta ez du aipatu hiperesteka edo beste interneteko toki batzuetako erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna, egiazkotasuna eta baliotasuna bermatuko. Gainera, lotura hauek agertzeak ez du inolako fusio edo asoziazio nahiz parte hartzerik adierazten loturiko erakundeen artean.
14. Adingabeak
NABIGATZEN DABILTZAN ADINGABEAK
Adingabeek beti eskatu eta eduki beharko dute gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren onespena webgunera sartu ahal izateko. Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreek daukate webgune honetako informazioa edo edukiak baimentzeko, mugatzeko eta, hala erabakiz gero, eskuratzea debekatzeko ahalmena eta zilegitasuna. Baimenik gabeko adingabeek debekatuta daukate webgune honetara sartzea. Adingabea webgunean sartzen bada, gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren baimena daukala ulertuko du Ataun Irratiak.
Webgunean agertzen diren edukietan, baliteke atal batzuetan adingabeentzat desegokiak diren edukiak edo zerbitzuak egotea. Atal horietara sartzea debekatuta izango dute 18 urtetik beherakoek. Ataun Irratiak jakinarazten dizu, badaudela eduki eta zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea iragazten eta blokeatzen duten programa informatikoak. Horien funtzioa gurasoek adingabeak zer zerbitzutara edo edukitara sar daitezkeen erabakitzea da. Programa horiek adingabearen interesak zaintzeko tresna baliagarriak izan daitezke, Internetek ematen dituen aukerak eskuratzea eragotzi edo debekatu behar izan gabe.
15. Egozte eskubidea
ERABILTZAILEEN SARBIDEA EGOZTEA
Ataun Irratiak webgunera sarrera ezeztatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du inolako aurre abisurik gabe, bere kabuz edo hirugarren baten eskaeraz, Erabiltzaile Baldintza Orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
16. Orokortasunak
WEBGUNEAREN OROKORTASUNAK
Ataun Irratiak hemen agerturiko baldintzak ez betetzea begiratuko du, baita bere webgunearen erabilera desegokia ere. Horretarako, eskubidez dagozkion bide zibil eta penalak erabiliz.
17. Baldintzen aldaketa eta iraupena
WEBGUNEKO BALDINTZA ALDAKETAK ETA HAUEN IRAUPENA
Ataun Irratiak nahi duenean aldatu ahal izango ditu hemen azalduriko baldintzak, behar bezala publikatuz hemen agertzen diren modura. Baldintza hauen iraupena beste batzuengatik aldatu artekoa izango da beti ere publikaturik agertzen diren bitartean.
18. Erabiltzaileen eskubideak
WWW.ATAUNIRRATIA.COM WEBGUNEKO ERABILTZAILEAK
Www.ataunirratia.com webguneko erabiltzaile zaren aldetik, Ataun Irratiak zure datuen gainean egiten duen bilketaren eta erabileraren inguruan ez jasotzeko edota horiekin egiten den erabileraren inguruan zure iritzia emateko eskubidea duzu. Bestetik Ataun Irratiak jaso dituen zure datuetarako sarbidea. oker dauden datuak zuzentzea, datu pertsonalak ezabatzea eta zure datu pertsonalekin egiten dugun erabileraren inguruan kexarik baldin baduzu, dagokion autoritatearen aurrean zure erreklamazioak aurkezteko eskubidea duzu.
ZEHAZTAPENAK
Datuetarako sarbidea eta zuzentze eskubidea
Erabiltzaileak eskubidea du Ataun Irratiak dituen bere datuen berri jasotzeko, baita datu horiek nola jaso diren jakiteko eta nork jaso dituen ezagutzeko ere. Era berean, erabiltzaileak eskubidea du Ataun Irratiak dituen bere datuak zuzentzeko eskatzeko.
Ahazturarako eskubidea
Zure datuak ezaba ditzagun eskatzeko eskubidea ere baduzu, hala nola, gure bezero edo erabiltzaile izateari uzten badiozu. Jar zaitez Ataun Irratiarekin harremanetan gai honen inguruan informazio gehiago lortu nahi baduzu.
Ukatzeko eskubidea
Zuk, erabiltzaile gisa, eskubidea duzu zure datuak bildu eta tratatu ditzagun ukatzekoa. Objezio bat aurkezten baduzu, Ataun Irratiak zure datuak erabiltzeari utziko dio.
Tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea
Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea duzu, egiten dugun trataera ilizitoa dela uste baduzu edota Ataun Irratiak zure datuak mantentzeko beharrik ez dagoela uste baduzu.
Oniritzia atzera botatzeko eskubidea
Inoiz Ataun Irratiari zure datuak erabiltzeko baimena eman badiozu, edozein unetan erabaki horretan atzera egiteko eskubidea duzu.
Datuak jasotzeko eskubidea
Ataun Irratiak biltzen dituen zure datuak eskatzeko eskubidea duzu. Ataun Irratia, datu hauek eskura duen modu egokienean, ulerterrazenean eta erosoenean helaraziko dizkizu.
19. Eskubideen baliapena
ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ERABILERAK
Zure eskubideak erabili nahi izanez gero, jar zaitez Ataun Irratiarekin harremanetan eposta edo telefono bidez: E-posta: Tlf: 644 059 406